Hurrengo ostegunean,
hilak 8, arratsaldean 16:50etan hasita Gipuzkoako jardunaldietan, Antigua
Luberri BHI berrikuntza proiektuaren esperientzia aurkeztuko da: “CIBERMANAGERS”
Nahiko
maiz, Bigarren Hezkuntzako eta baita ere Lehen Hezkuntzako ikasleengan sortzen
ari den arazoari erantzuteko proiektua
da. Askotan eskola ordutegitik kanpo
suertatzen bada ere, eragin zuzena dauka
ikastetxeko bizikidetzan.
Proiektuak bi
estrategia metodologikoak biltzen ditu:
- Aprendizaia eta Zerbitzua
- Berdinen arteko aprendizaiak.
GAIA: gaur egun erabili behar diren jarrerak eta arauak sare
sozialetan ibiltzeko, nolabait ciberbullyng eta ikasleak sare sozialetan parte
hartzen dutenean hainbeste arrisku ekiditeko,
pribatasunaren kontzeptua giza-eskubidea bezala tratatzea eta teknologiak duen
eragina norbanakoko pribatasunean aztertzea eta lantzea.
PROZEDURA: DBH 3.go ikasleek gaiari buruz prestakuntza
jasotzen dute eta haiek prestakuntza ematen diete DBH 1. mailako ikasleei eta
beraien gurasoei.
HELBURUAK:
Ikasleeengan:
·
Internet eta bere erabilpen zuzenari buruzko
prestakuntza handitzea.
· Errespetua, solidaritatea eta lankidetza bezalako
baloreak sustatzea.
· Gazteen ikuspuntutik IKTen erabilerari buruzko ezagutza esanguratsua lortzea.
Irakasle eta ikastetxerako:
·
Konpetentzia pertsonaletako arreta eta balio
unibertsalak indartuz heziketa aberatsagoa eskaintzea.
·
Helduen eta
gazteen munduen arteko hurbilpena lortzea rol eta ezagutzen arteko trukaketa
eginez.
·
IKTko arriskurik gabeko erabilera sustatzeko
hutsunea betetzea.
Aurkezpenean, proiektuaren koordinatzailea eta 10 ikaslek parte hartuko
dute, jasotako esperientzia eta balorazioa kontatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina