2016(e)ko apirilaren 29(a)

Maiatzak 17: LGTBIQ-fobiaren aurkako eguna

ANIZTASUNA, ABERASTASUNA



LGTBIQ mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko bi data dauzkagu:

1-    Maiatzak 17, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), 1990eko maiatzaren 17an hain zuzen ere, homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen ataletik kendu zituen, zientziari eta arrazoiari aurre eginez gizartean zeuden aurreiritzi historikoak gaindituz.

2-    Ekainak 28, LGTB harrotasun eguna.
LGBT taldeek publikoki ospakizunak egiten dituzte errespetu eta berdintasunaren aldeko aldarrikapenak egiteko. Data hori aukeratu zuten 1969ko ekainaren 28an, Stonewall-en (New York) suertatu ziren istiluak gogoratzeko eta homosexualen liberazio mugimenduaren hastapen bezala hartzen direnak .

Gure kasuan, ikastetxetan,  egun bi horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an hain zuzen,  eskola   egutegiak aukera hori ematen duelako.

Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta genero konportamentu ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa jasaten dira. Bost ikasletik bik etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia", "marimutila" eta halako irainak;  LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.



Hezkuntza Sistemak aldaketarako eragile aktiboa izan behar du: ikastetxeen giroa zaintzen, gaiari bere osotasunean heltzen. Neska-mutilek ezin dute euren identitatea deskubritu irainen bitartez.  Erreferente ugari behar dituzte euren identitateak joateko eraikitzen era positiboan eta askatasun handiagorekin. Nahiz eta  LGTBIQ  bisibilizazioa gero eta handiagoa izan gure inguruan eta familia eredu anitza gure ikastetxeetan egon, oraindik hainbat esparrutan ez zaie kontuan hartzen, beraz,  ikastetxeek euren  aldeko jarrera agerian utzi behar dute eta behar diren esku-hartzeak martxan jarri.

Ikastetxeetan hau dena lantzeko proposamenak prestatu ditugu etapa eta maila desberdinetan garatzeko hurrengo helburuekin

https://www.dropbox.com/sh/cn1dao2a8ygoog4/AACOlP9XVq531eFjlsz7pUcta?dl=0

 HELBURUAK

·         Maiatzaren 17an eta Ekainaren 28an zer ospatzen den ezagutzea.

·         LGTBIQ pertsonen aurreko jarrera positiboa bultzatzea.

·         Curriculumean Historian zehar izandako LGTBIQ pertsonak ikustaraztea   eta erreferenteak  izateko aukera ematea.

·         Sexu-Genero  estereotipo normatiboz osatutako sistema apurtzea.

·         Familia aniztasuna ezagutu eta ikustaraztea.

Jardueren artean:

DBH 3. eta 4. mailetan eta BATXILERGOAN

PRIDE filmaren inguruko forum-a


DBH 1. eta 2. mailetan

 “Reacción de un niño frente a una pareja gay”, bideoa ikusi eta komentatu.


Mapa interaktibo honetan ikusiko duzue munduan LGTB pertsonen eskubideen egoera :





LH 2. eta 3. zikloetanFAMILIA ANIZTASUNA

   STICK AND STONES filma (Rainbow)


HH eta LH 1. zikloan: FAMILIA ANIZTASUNA

 PAPA`S BOY filma (Rainbow)


Hau dena eta gehiago eskuratzeko sar zaitez esteka honetan:

https://www.dropbox.com/sh/cn1dao2a8ygoog4/AACOlP9XVq531eFjlsz7pUcta?dl=0




17 de mayo: Día contra la fobia hacia personas de colectivos LGTBIQ


Tenemos dos días para realizar reivindicaciones del movimiento LGTBIQ:
  • 17 de mayo, día contra la fobia hacia el colectivo LGTB

La Organización Mundial de la Salud (OMS), el 17 de mayo de 1990 eliminó la homosexualidad y la transexualidad de la lista de enfermedades mentales, para basarse en la ciencia y la razón superando los prejuicios históricos.
  • 28 de junio, día del Orgullo gay

Los grupos LGTIB realizan actos públicos para reivindicar el respeto y la igualdad. Eligieron esa fecha para recordar los graves sucesos acaecidos el 28 de junio de 1.969 en Stonewall-en (New York) y que son referencia del inicio del movimiento de liberación homosexual.

En Educación, en los centros, las reivindicaciones de los dos días mencionados se realizan en el mismo día, 17 de mayo, ya que el horario escolar nos da esa oportunidad.
Todavía se ve la necesidad de celebrar el 17 de mayo, ya que desde siempre la sociedad no ha aceptado la homosexualidad, lesbianismo, transexualidad .. A pesar de que en las últimas décadas los avances han sido importantes, por ejemplo, respecto a la visibilización, mayor aceptación social y mayor igualdad según la ley, todavía queda un camino muy largo para conseguir la verdadera igualdad. Hoy día el colectivo recibe discriminación y acoso. De cada cinco alumnos y alumnas dos escuchan constantemente o frecuentemente insultos como “lesbi”, “maricón”; un 46,8 por ciento del alumnado ha sido testigo de la discriminación hacia alumnado LGTB o que por su aspecto parezca que son LGTB; y de cada diez alumnas y alumnos cuatro han escuchado amenazas o palabras de odio contra este colectivo.

Podemos hacernos la siguiente pregunta: ¿Puede alguien desarrollarse plenamente si recibe continuamente insultos, amenazas, humillaciones y desprecios?

El sistema educativo debe ser el motor de cambio: cuidar el ambiente del centro, trabajar el tema desde un punto de vista global. El alumnado no puede descubrir su identidad a través de insultos, muy al contrario debe conocer referentes para construir sus identidades de manera positiva y con plena libertad.
Es cierto que cada vez es mayor la visibilización del colectivo LGTBIQ y la diversidad de familias en nuestro entorno; sin embargo, en muchos ámbitos aún no se les tiene en cuenta.

Por lo tanto, los centros deben mostrar una postura clara así como poner en marcha intervenciones en favor de su avance hacia la igualdad.

Propuesta de trabajo:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina