|  | 
| EHUko Carlos Santamaria liburutegia | 
Lauaizetako 2. DBHko ikasleek 
"Donostia ezagutuz" proiektua garatu dute, hiriko eraikuntzen  ikuspegia sintesi moduan azalduz; ikasleek hiriko egoitza esanguratsuen argazkiak atera dituzte, sareko informazioa landu dute, marrazkiak eta sintesia egin dute forma nagusia, forma esanguratsua eta perfila definituz: hiru koloretan, collage teknika erabiliz.
|  | 
| Donostiako Udala | 
|  | 
| Miramar Jauregia | 
Guzti hau
 Lauaizetako web orrian ikusi daiteke Donostiako Arkitekturaren beste egoitzekin batera: Aquariuma, Nautikoa, Tabakalera...
Plastika irakaslea den Mikel Mendizabalek, ikasleak hainbat proiektutan murgiltzen ditu: Arte lan animatuak, Sky Lane eraikinen mapa, stop motionen aplikazioa... 14-15 ikasturtean, "Plastika DBHn eta tresna digitalak" gaiari buruz arituko da 
Donostiako Berritzegunean bigarren hiruhilabetean. Hiru saio izango dira, 16:45-18:45 tartean eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailatako irakasleei ere irekiak izango dira. Datak zehazteko badaude ere, hauen berri laister izango dugu laister.
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina