2014(e)ko ekainaren 27(a)

Ekainak 28: LGTTIB Harrotasun eguna

Libre naiz! Libre izan beharko ginake guztiok! Baina denok jakin badakigu ez dela hau gertatzen leku guztietan. Izan ere munduko 7 herrialdeek, homosexualitatea heriotz-zigorrarekin zigortzen da eta beste 79 herrialde gehiagotan ilegaltzat jotzen da.

Larunbat honetan LGTBI kolektiboaren Nazioarteko harrotasun eguna ospatzen da. Aldarrikapenerako jai hau ekainaren 28an ospatzen da, 1969.urteko egun horretan 
“Stonewalleneko istiluak”gogoarazteko (New York, AEB). Polizia talde bat orduan hain 
gutxi zeuden taberna gay batera sartu zen, bat-batean. Edari alkoholdunen kontrola egiteko aitzakiarekin sartu ziren poliziak, baina bisitaren helburua askoz haratago zihoan: poliziak bezeroak iraindu eta eraso egin zieten. Honen ondorioz, kalea hartu zuten euren eskubideak aldarrikatzeko. Izanere,gertaera haiek ASKAPEN HOMOSEXUALERAKO MUGIMENDUAren hasiera ezarri zuten.  

LGTBI kolektiboek honakoa aldarrikatzen dute urte guztian zehar eta bereziki ekainak 28an:


  • Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa, -estatuetako gobernuen legeen bidez bermatu beharrekoak biak- errespetatzea. 
  • Herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala edozein dela ere.
  • Lanerako eskubidea bermatzea, sexuaren ondoriozko inolako diskriminaziorik gabe.
  • Espazio publikoan egindako adierazpen afektiboen ikusgarritasun publiko-soziala errespetatzea.
  • Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik gabe, konparaziorik gabe, inposiziorik gabe eta sexualitate askearen –aukera eta orientazio sexualerako askatasuna barne- aurkako jokabide guztien kontra gaude.
Beraz, aldarrikatu dezagun egunero pertsona guztien eskubideak! Mundu anitz batetik errealitate anitz batera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina