2013-2014
ikasturtean ere KONTSULTORE mintegia aurrera eraman dugu BG01ean.
Bertan, besteak beste, ANIZTASUNAri erantzuteko estrategia
metodologikoen praktiken adibideak jaso ditugu.
Horietako zenbait esperientzia jaso ditugu eta zuen eskura jartzea izan dugu helburu.
Ikusi, ikasi eta gaiari heldu nahi izatera bertan dituzue argibideak.
Ikusi, ikasi eta gaiari heldu nahi izatera bertan dituzue argibideak.
§
AMASSORRAIN. Zentzumenak lantzen
http://prezi.com/pxchlxi8jhc-/hezagutuz-mundura-zabaldu/Zentzumenak lantzen esperientzia
Programa
honen helburua da, ikasleek beren burua hobeto ezagutu dezatela zentzumenen bidez eta euren barne oreka lortzearen
bidez. Horretarako ariketa erlaxagarriak ezagutu eta lantzea. Hau eginez besteekiko
dituzten harremanak hobetuko dituztelakoan.
Ikasturte
hasieran, tutoreak behatutako ikasleen arteko harreman desorekatuak medio. Bai
elkar hitz egiteko moduak, elkar fisikoki erlazionatzeko bai eta norbere egoera
emozional zailak ikusita laguntza taldera bideratu zigun bere kezka.
Ardatza
erlaxazio ariketetan dago oinarrituta zeintzuk kurtso osoan zehar goizeko lehen
ordua aprobetxatuz eramaten diren aurrera norbere barne oreka hobetze aldera.
Ardatz
honi jarraikiz kurtsoan zehar, tutoretza saioak erabiliz hamabost egunero 1
gutxi gora behera, gure 5 zentzumenak lantzeko saioak bideratzen dira. Saio
hauek oso zehaztuta eta bideratuta daude Prezi aurkezpenaren bidez.
Funtsean,
programa honen helburua da gure harremanak hobetzeko behar beharrezkoak diren
gure zentzumenak ezagutzea. Ikusmena,
entzumena, ukimena, usaimena eta dastamena bai eta gure barne oreka lortzea.
Saioen
ebaluaketa burutu ostean oso esperientzia baliogarritzat jo dute. Eragile
guztiek ikusi dizkiote onurak: ikasleek, tutoreak eta aholkulariak. Gelako
giroa lasaitu da eta lan giro hobea somatu dute.
§ ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA. Ikaslaguna
http://kafetartea.com/2014/04/01/ikaslaguna/Ikaslaguna esperientzia
Kurtso hasieran bikoteak egiten dira: “zahar” bakoitzari “gazte” bat dagokio eta ikasturtean zehar ekintzak burutzen dituzte elkarrekin. Ikasle zaharrena bestearen tutorea eta laguntzailea izango da.
Bikote harreman hauekin elkar ezagutzea eta ikasleen artean elkar eragitea bilatzen dute.
Kurtso hasieran bikotekidearen aurkezpena egiten da, eta kurtsoan zehar, jaialdi, ekitaldietan… edo proiektu baten barruan elkarrekin egin beharreko lanak (euskararen eguna, liburuaren eguna…) burutzen dituzte.
Nolabait ere haundiak txikientzako erreferentzia bihurtzen dira eskola barruan eta eskolatik kanpo ere.
§
IGELDO . Zinema proiektua. http://igeldoeskola.blogspot.com.es/search/label/ZinemaZinema Zinema esperientzia
Proiektuka lan
egiteak aprendizaiaren ikuspegi eraikitzailea bultzattzen du. Elkarreragina eta kooperazioa testuinguru
esanguratsuetan aurrera eramaten da, jakintza arloen globalizaioa ardatz izanik ( hizkuntza, plastika, musika,
irteerak…). Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa, hizkuntza ekintzak burutzeko
tresnak izaten delarik. Ikasle, irakasle eta gurasoen harremanak estutu dira.
Esperientziaren nondik norakoak hauek dira:
Esperientziaren nondik norakoak hauek dira:
- Lauko
taldeak osatu (1.zikloko
2 ikasle//2.zikloko
1 ikasle//3.
zikloko 1 ikasle)
Zinema
gaiaren barruan “Umore saioa “
prestatu txisteak kontatuz.
-1.saioa: Irakasleak
txiste batzuek taldeari aurkeztu Taldekideek
bina txiste irakurri eta aukeratu ondoren, batak besteari letra txukun eta
irakurterrazean kopiatu-besteei eman ikas zezaten.
Hemen,
oraindik irakurtzen hain ondo ez zekitenek, irakurtzen zekitenen
laguntza jasotzen zuten eta idazten hain ondo ez zekitenek edo hizkia hobetu
behar zutenek besteen laguntza zuten.
-2.saioa:. Txistea ikasita ekarri.Pertsonaien banaketa egin, entsegatu eta antzeztu. Atrezzoa eta jantziak prestatu eta grabaketari ekin. Horrela hizkuntza,
trebetasuna eta interpretazioa landuz .
Irakasleak muntaia prestatu eta “Umore saioa” izan zen azken emaitza. Saio hau
eskolak proiektuaren amaieran antolatu zuen zinemaldian aurkeztu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina