2018(e)ko urriaren 17(a)

Kontsultore mintegiko kideak Tutoretza Planean murgildu gara

Kontsultore mintegiko bigarren saioa izan dugu gaur. Tutoretza Plana lantzen hasteko ikastetxeetako egoerak ezagutzen abiatu gara. Abiapuntu egokia izan da saioa irekitzeko, aukera eman digulako bidea nondik egin dezakegun ikusteko.


Ikastetxeetako egoerak partekatzen














Ondoren, Tutoretza Planak behar dituen elementuak aztertu ditugu: atalak, konpetentziak, esku-hartze eremuak, tutorearen zereginak, orientazio arloaren eduki-multzoak... Horretarako oinarri izan dugu 2007-08 ikasturtean Hezkuntza Sailak argitara eman zuen "Oinarrizko Hezkuntzarako Tutoretza Plana egiteko orientabideak" dokumentua eta osagarri diren beste batzuk, hala nola, Tutoretza Lehen Hezkuntzan: laguntzeko eskuliburua eta Ikasturte hasierako ebazpena.



Azkenik, Orientazio arloaren lau blokeetan biltzen diren edukiak eta lorpen-adierazleak aukeratzen aritu gara. Taldean jarrita, ikasleek beraiek autoebaluazio modura baloratu ditzaketen adierazleak lotu ditugu bloke bakoitzeko edukiekin. Gogoeta aberatsa izan da


EGUNERAKETA (2019-05-19)
Mintegian jasotako informazioa eta erabilitako materialak, Berritzeguneko moodlean duzue eskura

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina