Erabiltzeko abaguneak eskolan normaltasunean sortu eta garatzen baditugu ere, komunitateko ahalik eta kide gehienek, gurasoak barne, eskolaz kanpoko eremuetan erabil dezagun bultzatzen saiatuko gara.
Nola?
Hona hemen aukera batzuk:1. Eskola komunitateko 16 urtetik gorako kideok “Euskaraldia”n aktiboki parte hartuz, bakoitzak eta nor berak aukeratzen duen rola betez: “Ahobizi” edo “Belarriprest”.
Berritzegunean parte hartzera animatu gara, eta honako bideo honen bidez zeuek ere horretara animatu nahi zaituztegu: BGkook parte hartzaile
2. Sustatzaile izanez. Ekimen kolektiboaren berri emanez eta parte hartzera animatuz. Bai irakasle artean, “ahobizi” rolak hartuz; edo bai gurasoen artean, guraso elkartearen bidez nahiz zuzenean izen emateko mahaiak jarriz, sozializatuz, sentsibilizazio kanpainak eginez… Bada aukera izen ematea on line egiteko ere.
3. Ikasle artean giroa bultzatuz. Jakina da, 16 urtetik beherakoak badira, ezingo dutela helduen moduan parte hartu, baina ekintza paraleloak bai bultzatu daitezke: Euskaraldiaren txanparen barruan eta Euskararen Egunera begira beste ekimen, erronka, kanpaina edo interakzioak sustatuz. Haiek ere parte izan nahi dute, eta bere modura egin dezaten ahalbidetzen saia gaitezke.
Eta baliabideak?
1. Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza Mintegian gaia landu dugunean, esku artean erabili dugun materiala esteka honetan topa dezakezue: Euskaraldia_ikasle, irakasle, guraso2. Topagunea prestatzen ari den Unitate Didaktikoa, une batetik bestera izango dugu eskuragarri.
3. Ebetek helarazi dizkigu Euskaraldiari begirako ikastetxeentzako proposamenak.
4. Eta Donostiako Euskaraldiaren bulegoak ere eskuragarri jarri ditu hainbat:
- Ikastetxeetako irakasle eta 16 urtetik gorako gazteen prestakuntzarako tailerrak
- Web orria
- Baliabidetegia: Baliabideen kutxa (drive).
Txanparen indarra probestu behar dugula garbi dago, are gehiago kontuan hartuta gure ikasleen ekosisteman izango duen eragin positiboa, bai eskola barruan, eta batez ere eskolatik kanpo euskara edonorako dela agerian jarri, ikusarazi eta bizitzeko.
Denok batera ahal dugu. Heldu, tenka, eutsi, bada! Edozer duzuela ere, gure laguntza beharko bazenute, edo besterik gabe iradokizun bat egiteko, jar zaitezte harremanetan gurekin, helbide honetara zuzenduz: normalkuntza@donosgune.eus
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina