“Euskara
aurrera aterako al den galdetzen didazu. Erabiliz gero aterako da; bestela ez” dio Atxagak bere testuan,
eta Berritzeguneko kideok hausnarketari heldu genion hurrena Mintzodromo
txikian: Gure partetik kalitatea, eta erabilpena sustatzen saiatuko garela
garbi geratzearekin batera, langintza horretan elkarri laguntzeko prestutasuna
agertu zen osatu ziren hiru taldeetan.
Segidan, Instituzioek apailatutako leloarekin oso bat
gatozenez, “Eskerrik
asko, euskararen taupada izateagatik” zintzoki
adierazi genien gure arteko Euskaldun Berriei, erdia baino gehiago direnei,
beraien ahaleginari esker ere Donostiako Berritzegunea euskaldunagoa delako.
Eta
azkenik, behin lehiaketatxoaren saria Carmen-ek eskuratuta, umorea eta lana
elkarren eskutik doazela erakutsiz eta biziz, gustura asko kantatu genuen G.
Arestiren “Guretzat” poema, Oskorrik musikatu eta Arantza San Sebastianek
moldatutako bertsioan honela dioena “Har
ditzagun eskuan… ildo ta
programak… berrikuntzaz
janzteko… BGko zelaia”. Ondoren,
kantu saioak mokadutxoarekin jarritu zuen…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina