Lehengo egunean (abenduak 1) Hizkuntza Proiektuaren Mintegiaren 3.
saioari heldu genionez bertan ikututako atal bat dela eta, alegia, Hizkuntzaren lan taldearena, zenbait aburu
plazaratu ditugu hemen.
- · Hizkuntzaren lan taldea edo batzordeak ikastetxean hizkuntzekiko organo bultzatzaile izateko ezinbesteko garrantzia du; batez ere ikastetxeko beste organoetan sare prozesuaren antzeko ibilbidea eginez eragina badu.
- · Beste batzordeek hizkuntzei buruz egin dezaketen lana ere inportantea da. Zenbait kasutan Pedagogia Batzordearen barruan hizkuntzei buruz egiten den jarraipenak Hizkuntzaren lan taldea edo Hizkuntzaren batzordearen funtzioa ordezkatzen du; beraz, zenbait unetan, Pedagogia Batzordeak bat egiten du Hizkuntza Batzordearekin.
- · Hizkuntzaren lan taldea edo batzorde naturalaren osaketa hizkuntz ordezkariekin osatutakoa litzateke gehi koordinatzaileren bat (zuzendaritzaren kide bat, beste bat,…)
- · Holako taldearen osaketaz gain partaide bakoitzak dituen zereginak garrantzitsuak dira, bataz beste jakitea bakoitzak zer egin behar duen.
- · Honek eramaten gaitu Kronograma kontzeptura edo Plangintza terminora. Gehienbat, ikasturtearen bukaeran hizkuntzei buruzko plangintza bat egitea (gaiak-ekintzak, arduradunak, denborak,…) nahitaezko ataza bat izan beharko litzateke.
- · Funtzionaltasuna bermatzeko azpitaldeak gerta daitezke.
- · Ahal bada elkarjartze batean hartzen diren erabakietatik eurak idaztera dagoen distantzia ahalik eta gehien murriztea.
- · Hizkuntza Proiektu baten testuinguruan, eta ikastetxeko hizkuntzen helburuei begira, etorri berrien kudeaketa begi-bistakoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina