2015(e)ko maiatzaren 25(a)

Tribuaren berbak saioan eskoletan euskararen erabilera aztergai


Maiatzak 18an ETB1eko Tribuaren berbak saioan Kike Amonarriz Eskolan erabilera sustatu gaiaren inguruan aritu zen. Gaia eremu ezberdinetatik aztertua izan zen eta horretarako elkarrizketa ezberdinak egin ziren.

Euskararen Normalkuntza bidean datu ezberdinak eskaintzeaz gain, hausnarketarako ildo esanguratsuak aztertu ziren. Finean, elkarrizketatuak izan ziren pertsonek beraien ekarpenak eskaini zituzten egungo errealitatearen analisia eginaz; esate baterako, Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberdiolak Arrue ikerketaren emaitzen azterketa egin zuen, IƱaki Biain Irungo Berritzeguneko HNTak aisialdi eskaintza eta hedabideen eraginez hitz egin zuen, Jasone Aldekoak Ulibarri Programaren nondik norakoa azaldu zuen eta ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleek beraien esperientzia eta ekarpenak egin zituzten.

Tribuaren berbak Eskolan erabilera sustatu saioan adierazitakoa link honetan eskuratu dezakezue.

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina