2015(e)ko apirilaren 15(a)

Sormena eta adimen anitzak: Musika, Plastika, Dantza, Antzerkia, Gorputz Hezkuntza irakasleei zuzenduak...


Donostia 2016k sorkuntza eta bitarketaritza artistikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 27an eta 28an, 2016 gunean (Easo kalea 43)


Artistak, kultura kudeatzaileak eta irakasleak, harreman molde berrien bila


Jardunaldi hauek artista eta konpainia, kultura kudeatzaile, eta irakasle eta gizarte mailan lan egiten duten agenteei zuzenduta daude. Sorkuntza artistikoak egiteko moduak eraldatzea bait da helburua.

Bi egunetan zehar, zuzenean eta bere arduradunen ahotan, Euskal Herriko eta nazioarte mailako zenbait esperientzia inspiratzaile ezagutuko ditugu. Egonaldi formula ezberdinak, sorkuntza prozesuen inguruan mediazio jarduerak, edota hezkuntza eta curriculumarekin lotutako proiektu artistikoak ezagutzeko aukera izango dugu. 


Horietan, artistek, ikastetxeek eta/edo herritarrek, eta espazio eszenikoen kudeatzaileek harremanetan jartzeko modu berriak bilatu dituzte, euren eguneroko jarduna aberastuz eta sormenerako eta adimen anitzak lantzeko ahalmen handia duten programak eraikiz.


Programaren aurrerapena 
Jardunaldietan, besteak beste, pertsona eta proiektu hauek ezagutu ahal izango ditugu:
Carmen López eta Catherine Leconte Anis Gras zentroaren koordinatzailea eta zuzendaria dira. Zentro hori Paris inguruko XIX. mendeko destilazio-etxe ohi bat da, kultura esparru eta sorkuntza bizileku bihurtutakoa. Irakaskuntza plataforma irekia dute, irakasleek eta artistek osatutakoa. Bertan, ikastaroan zehar garatuko diren proiektuak baloratu, aztertu eta hautatzen dira. Arte eszenikoak Haur Hezkuntzara, Lehen Hezkuntzara, Bigarren Hezkuntzara eta Batxilergora zuzendutako curriculumaren edukiekin lotzen dituzten programak azalduko dituzte. Gainera, auzoko komunitatearekin dituzten beste proiektu batzuk aurkeztuko dizkigute.


Xabina Claverie Louhuson kokatutako Hameka sorkuntza fabrikako (lehen Harrixuri zena, batzuentzat ezagunagoa) bitartekaritza arduraduna da. Kaleko arteetan eta euskarazko antzerkian espezializatuta dago, eta ondo antolatutako sistema dauka. Horren bidez, mankomunitateko eragile askok (batez ere, ikastetxeek) aukera dute topaketa eta bitartekaritza jardueren bidez sorkuntza prozesuak lehen eskutik ezagutzeko.



Ana Eulatek, Pendiente dantza-konpainiakoak, De un papel en blanco bere proiektua aurkeztuko digu. Horren inguruan, hainbat jarduera pedagogiko garatu ditu, sorkuntza prozesuan zenbait ikastetxetako ikasleekin trukeak gaineratuta. Mercat de las Flors-en ohiko kolaboratzailea da. Horrekin, sorkuntza eremu honek dituen bitartekotza programa ugarietako batzuetan parte hartu du.  





Martin Padrón dantzaria, koreografoa eta Gomerako Koreografia Zentroaren eta bertako konpainia egoilarraren zuzendaria da. Sortzaile eta artista zereginez gain, dantzaren pedagogiaren eta gorputzaren inguruko hausnarketa burutu du bere ibilbidean. Ildo honetan engaiatuta dabil azkenaldian, irakasleak trebatuz, tailerrak eta klaseak emanez. Topaketa eta foro ugaritan parte-hartu du, publikoen sorkuntza, irakaskuntza eta dantza sormena zalantzan jarriaz, ikuspuntu inspiratzaile batetik.



Programa eguneratua hemen aurkituko duzu

Izen-ematea irekia dago 
Izena emateko fitxa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina