2015(e)ko apirilaren 22(a)

Zientziari kukuka!

Zubietako eskola txikian zientzia lagun izan dugu aurtengo ikasturtean. Zehazki HHko eta LHko lehenengo zikloko ikasleei begirarako tailer moduko prestakuntza jaso dugu. Zehazki, “Soinua”ren eta “Argia”ren gaineko hamaika jarduera landu ditugu tailer horietan. Eta bi gai horien gaineko kontzeptu fisikoa ere bereganatu dugu.



 


Hartara, besteak beste, soinuaren ibilbidea behagarri bihurtu dugu; testuinguruko hamaika soinu bereiztu ditugu; gorputzeko soinuekin gozatu dugu; eta soinu eragile berriekin esperimentatu dugu.


 



Argiarekin berriz, honakoak landu ditugu: begiak eta ikusmena; argitasuna eta iluntasuna, objektuak eta argia; eta argiaren koloreak. Koloreekin ere jolastu egin dugu bidebatez, eta ederki asko pasa dugu nahi ditugun koloreak sortuaz! Eta pigmentazio begetalarekin ere esperimentatzeko aukera izan dugu!


 










Gainera, tailerrean, tupust egin dugu zientzia eta tramankulu edota tresneria konplexua lotzeko joera erratuarekin. Izan ere, saioetan zehar, eguneroko material arruntak eta xumeak zientzia irakas-ikas baliabide dotore bihurtu ditugu, hala nola, puxikak, makiltxoak, gomak, yogur potoak, sokak, metalezko objektuak, erregelak, kolorantea, filtroak eta beste baliatu ditugu. 


Partekatutako esperientzia bikaina, beraz!

Zuek ere zientziari kuku egin nahi? 

Deitu Berritzegunera eta egingo dugu bidea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina