2015(e)ko apirilaren 14(a)

Euskal Eskola Publikoaren III Jardunaldiak 2015. Etorkizuna eraikiz Euskal Eskola publikoa, sistemaren ardatza





2015eko APIRILAREN 23an Barriola Zentroan- Euskal Eskola Publikoaren III jardunaldiak ospatuko dira Sarean, Bihe eta Ehigek antolatuak

III JARDUNALDIEN AURKEZPENA

EEPren 3. jardunaldiak
Euskal Eskola Publikoaren Legea(1993) argitaratu zenetik, aurrerapen nabariak eman dira gaurko eskola publikoaren kalitatea bermatzeko. Besteren artean, eskola publikoaren lana ikasleriaren euskalduntze prozesuan eta aniztasunaren trataeran, denon aitorpena merezi duten lorpenak izan dira.
Azken urteotan, nahiz eta krisiak murrizketen egoera batera eraman gaituen, eskola publikoak jarraitu du bere berriztapen prozesu metodologikoa aniztasun kultural eta sozial berriari erantzun duin bat emateko, eta arrakasta hobeto bermatzen duten irakas-ikas prozesuak ezartzen joateko.
Orain arte egindakoa asko izan bada ere, etorkizun hurbilak aurrez aurre ezarri dizkigu erronka berriak: konpetentzien garapena, ikaskuntzaren digitalizazioa, eleaniztasuna, irakasle belaunaldi berri baten sartzea sisteman,…
Erronka berri guzti hauei erantzuteko eskola publikoak egin behar duen transizio prozesua argitzea ezinbestekoa da, arazoak eta urratsak aurre ikusteko eta ondo planifikatzeko. Zentzu honetan, aurtengo jardunaldiak aukera emango digute lehenengo gogoeta bat egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina