Demografia, ekonomia, gizartea eta inguruko gaiak ditu aztergai. Datu sorta zabala: biztanleria, dentsitatea, ekintzailetasun industriala, barne produktu gordina, emakumezkoen langabezia tasa erregistratua, etxebizitza kopurua, artifizializatutako lur-azalera.
Tribual, euskarazko jokoa mugikor eta tabletetarako
Ezin da ordenagailu bitartez jokatu, baina bai mugikorra eta tabletaren bidez. Interesgarria da sistema automatikoen bidez sortu dituelako galderak, eta eraberritzea eta gehikuntza ere ziurtatu dutelako horrela. Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditu; bi okerrak dira noski. Bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, beraz badu lehia osagarri bat ere
Euskal Herriko Datu Espazialen Azpiegitura da EUSKALGEO. Nazioarteko irizpide eta estandarretan oinarrituz eraikitakoa. Euskal Herriari buruzko datu espazialak bistaratu edo eskuratu ahal izango dituzu bertan eta zure ikerketa arloan analisi espaziala egiteko baliatu.
Posted from Diigo. The rest of Eskola2.0_BG group favorite links are here.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina