2014(e)ko urtarrilaren 28(a)

Orientazio lanetan ari bazara...


Orientazio lanetan ari bazara...


Orientazio lanak baditu hainbat dimentsio eta harreman eremu:  Ikasleen aniztasunari erantzuna emateko prozesuetan aritzea, lanbide orientazioa, Tutoretza Planak... Irakasleekin, ikasleekin eta familiekin ikastetxearen egituraren markoan garatzekoak.


www.orientasare.com lekuan hainbat proposamen, materiale eta erreferentzi aurki genitzake. Alde batetik berrien atala aurkituko dugu: ikastetxean informazioa lantzeko aukezpenak, Unibertsitatean sartzeko Gida. LOMCEri buruzko informazioa...

 Ikasketen atalean Oinarrizko Hezkuntza, Batxillergoa, Lanbide Heziketa, Kirola, Arte Plastikoak eta Unibertsiateari buruzko erreferentziak aurkituko ditugu.

Orientazio lanaren inguruan ari den profesionalak beste gai batzuekiko informazioa ere behar izaten du: Baliokidetzak, bekak, enplegu-prestakuntza, guraso-eskola...



Beste atal garrantzitsu bat osatzen dute baliabideak, eta hauen artean aipatzeko da Tutoretzarako materialak.



Aukeratzen laguntzeko, Adimen emozionala, elkarbizitza, ziberbullying, ikaskideen tratu txarrak gertaztendirenean jarduteko gida,...aniztasuna, hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida plana... dira beste hainbat atal interesgarri; Kulturarekotasuna eta Inklusioa eta laguntzei buruzko gaiekin batera.


www.orientasare.com Berritze Nagusiko Rosa Ortegak koordiantzen du EAEko 18 Berritzeguneekin lankidetzan. Interesa baduzu leku honetako foroan eman dezakezu izena eta Orientazio lanetan ari diren lankideekin sarean aritu.
 
 
 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina