Pasa den astelehenean (14-02-10) Hizkuntza Errefortzuko Irakaslearen (HEI edo
HIPI) programarako den Mintegiaren 5. saioa gauzatu zen.
Hemen, aurreko saioarekin egin zen bezala, oraingo saioaren
berri daukazue. Beste abagunetan bezala, aipaturiko bi ardatzek (programarekiko
sentsibilizazioa nahiz ikaslearen norbanako plana) bete zuten saioaren denborarik gehiena.
Lehenengoari eusteko saioetan erakutsitako diapostiben
artean lehenegotariko bat plazaratu dugu hemen (goian dagoena).
Bigarrengoari buruz esan aldez aurretik jorratutako eredu bati jarraitzen
diogula eta atalez atal betetzen ari dela.
Bestaldetik saioak normalean Mintegiko partaideen ekarpenekin bukatzen dira. Kasu honetan, Arantzazuko Ama Ikastolatik ekarritako Animaliei buruzko praktika interesgarri bat (eta beste batzuk ere bai) partekatu genuen.Altza-SJC eskolatik ere beste iradokizun baliagarri batzuk adierazi zizkiguten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina