AZKEN SARRERAK

2012(e)ko azaroa 6

Zientzia Hezkuntza Haur Hezkuntzan

         Azaroaren 6an, "Zientzia hezkuntza Haur Hezkuntzan" mintegiaren 2. saioa burutu dugu. Mintegikideak hamabi  HHko irakasle dira.  Haurren ezaugarriak eta ikertze trebetasunak landu ditugu, ondoko eskemaren arabera:


      Gaurko mintegian, ikasleekin egiteko gelako jarduera bat garatu dugu:

             ESKU ZIKINEKIN JATEN BADUGU ZER GERTA DAITEKE?

       Esku zikinak zomorroz (mikrobio) beterik daudela adierazteko, sagar pusketak esku garbiak eta esku zikinekin ukitu eta gero kristalezko poteetan sartu eta egunetan zehar zer gertatuko den behatuko dugu. Ondorioak atera eta kontatu.

       Hurrengo saioa, abenduaren 4ean, "Airearen tailerra" landuko dugu, Carlos Garcia aholkulariaren laguntzaz, saio hau irekia izango da Donostiako HHko irakasle guztientzat.
Informazio gehiago jakiteko idatzi:  mjesuszaldua@donosgune.net

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina