AZKEN SARRERAK

2012(e)ko azaroa 13

Ikasketa Zerbitzua eskola eremuan. Gaur egungo gizarterako hezitzen

Ikastetxe eta eragile sozialei luzatutako proposamena izan zen joan den ostegunerako San Telmo Museoan antolatu genuena.

Zerbikas fundazioko lehendakaria den Rafa Mendiak "Aprendizaje Servicio en el marco escolar" izeneko hitzaldia eman ondoren, Irungo Toki Alai Ikastetxeko eta Uzturpe Ikastolako esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen. Irakasleen laguntzaz, ikasleek bere ekarpena egin zuten: freskoa, naturala, sakona, pentsarazteko baliagarria...

Ikasketa prozesua eta bizitza lotzearen garrantziaz aritu ziren denak ere. Ikasleen protagonismoak ematen dituen fruituak antzeman genituen. Eskolak hiritar arduratsuak, aktiboak, kritikoak, konprometituak heztearen premiaz jabetu ginen.

Gai honetan sakondu nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan gurekin.

Entzun Radio Euskadi-n gaiari buruz emandako informazioa (2012-11-11)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina