2017(e)ko urtarrilaren 17(a)

Hizkuntza Proiektua egiteko Mintegiaren 3. saioa

Urtarrilaren 10ean ospatu zen. Parte hartzen duen ikastetxe bakoitak hasitako prozesuari aurrera jarraitzen dio. Hala ere, egun ikastetxeetan alderdi askoko gaiak sortzen dira eta Hizkuntza Proiektu bati eustea ez da bat ere erraza. Baieztapen hau iazko Mintegian zein aurtengo honetan begibistan dago.

Elkarreragina

Honekin lotuta gainditu beharreko gai bat irakasle-taldearen inguruan sortzen den koordinazioarena da. Izan ere, behar diren koordinazioak nahiz bertan bete behar diren agiriak (galdetegiak, dokumentuen erredakzio-lanak,…) borobiltzeko irakasle-taldearen elkarreragina nahiz elkarkidetza ezinbestekoak dira. Gehiago esango nuke: eskolako komunitate osoaren kolaborazioa.

Adibide gisa azkeneko saioetan bi motatako tresnak aztertzen egon gara behar den informazioa era egoki batean eskuratzeko. Horra hor “ikasleen hizkuntza ingurua” edo “ikastetxearen hizkuntza giroa” gai hauen inguruko erronkak. Esan bezala biak indar askoko atalak eta ezbairik gabe ezinbestekoak Hizkuntza Proiektuari begira planteamendu sendo bat bermatu nahi bada. Berdin esparru “didaktiko-metodologikoan” sartzen garenean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina