2016(e)ko otsailaren 25(a)

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna



Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna datorrela eta
Sailburuaren idatzia

Prestaketa lana egiteko bidea



8 de marzo, día internacional de las mujeres
Carta de la Consejera 

Instrucciones para trabajar este día en los centros
https://posta.irakasle.net/publico/8_marzo_berritzegune.pdf


Martxoaren 8ko kanpainak nesken eta mutilen artean desberdintasunak eragiten dituzten mezuen gainean ohartaraziko du Emakundek.

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagu. Egin dezagun berdintasuna».
Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei «ez zaite marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo  “Ez egin negar nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina