![]() |
Aurtengo ikasturtean ere burutzear dago Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programaren XVIII. jardunaldia. Marxtxoaren 2an Gasteizko Musika Kontserbatorioan elkartuko gara guztiok eta 3an Lasarteko Berritzegunean izango dugu hitzordua.
Ulibarri Programaren markoan hizkuntza normalkuntza gaiak lantzen dituen jardunaldia izango dugu. Bertan, EAEko 400 ikastetxe baino gehiagotatik heldutako hizkuntza normalkuntza teknikariek parte hartuko dute.
Donostialdean, 23 ikastxe Ulibarri Programan aktibo ditugu eta bertako arduradunak jardunaldietara joko du.
Jardunaldiak bi ardatz nagusi izanen ditu. Batetik, Hezkuntza eta Hizkuntza
Proiektuak berritzeko garaian Hizkuntzek izan beharreko trataeraren inguruan arituko gara eta
bestetik, zenbait eragin esparruan oinarriturik esperientzi ezberdinen azterketa eta
destilazioari ekingo diogu.
Egitarauan ikus daiteken moduan, aditu eta esperientzi
ezberdinen trukaketa egiteko aukera paregabea izango dugu bi egunetan zehar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina