2014(e)ko abenduaren 9(a)

Zuhaziti Ikastetxe Publikoan La Mecánica del Caracol Irrati Saioa

Abenduaren 4an Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol irrati saioa Groseko Zuhaizti Ikastetxe Publikotik egin zen.

Zientziaren inguruan egiten duten bigarren saioa da eta Manu Hernández Bilboko irakaslea eta Eva Caballero saioaren aurkezlea izan genituen Zuhaiztin.

Ikastetxearen partez Jon Caballero, Lurdes Muñoz eta Mª José Esteban irakasleek eta 5. mailako ikasle talde batek hartu zuten parte.

Hasteko, Manuk zenbait esperimentu eta jarduera egin zituen ikasleekin: hutsa eta soinua, elektrizitatea eta gure garunaren pertzepzioei buruzkoak, hain zuzen.

Ikasleek oso gustukoa izan zuten pepinillo batekin egindakoa: pepinilloa bonbilla bihurtu eta “piztu” egin zuen Manuk.

Esperimentuak eta gero, irrati saioa propio hasi zen, eta Eva esandako hiru irakasle eta beste hiru ikasleekin solasaldian eta elkarrizketan aritu zen. Irakasleak ikastetxearen zientzia proiektuari buruzko xehetasunei buruz eta metodo zientifikoaren lanketari buruz aritu ziren eta ikasleak egindako esperimentuei buruz.

Gure ikastetxeen praktika onen errekonozimendu soziala garrantzitsua da, beraz Radio Euskadiri eskerrak ekimen honengatik eta, batez ere, Zuhaiztiko Zuzendaritza taldeari, irakasle taldeari eta ikasleei ere.

Hemen daukazue esteka irrati saioa bere osotasunean entzuteko:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina