2014(e)ko abenduaren 2(a)

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna



Abenduak 3an  Euskararen Nazioarteko Eguna dugu eta Donostiako Berritzeguneak egun horrekin bat egin du.

Donostiako  udalak abian ipini du aurtengo lema “ Etenik ez duen haria” eta gu ere hari horri eusten ari gara.

Zonaldeko ikastetxeek egun horren inguruan hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte  eta Berritzegunean  “ Elkarrekin hausnartuz, partekatuz eta gozatuz” lemapean ,  jarduera ezberdinak aurrera eramaten ari gara. 


Aste honetan zehar Euskararen Txokoan asmakizunen lehiaketa izan dugu eta  parte hartze bizia eragin du bertako langilerian.


Biharko egunean, hariari jarraituz saio berezia izango dugu Berritzegunean. Bertan, besteak beste, euskararen gaineko nor bere  gogoetak izango ditugu hizpide.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina