MAIATZAK 17ko eguna: LGTTBfobia kontrako eguna
Gertaerei izena ipintzen diogunean agerikoak, begi-bistakoak, nabariak
bihurtzen ditugu. Horregatik, larunbat
honetan Maiatzaren 17an, Lesbofobia, Homofobia, Bifobia eta transfobiaren
kontrako nazioarteko eguna dela gogorarazi nahi dizuegu. Egun horretan duela 14 urte, Osasunaren
Munduko Erakundeak (OMEk) gaixotasunen zerrendatik kendu zuelako izendatu zen
hain zuzen ere egun hau berezia egutegietan. Hamarkada bat baino gehiago igaro
da eta oraindik egun hau “ospatzekoa” denik ezin dugu esan.
Izan ere, ISEI-IVEIk (Irakas
Sistema ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak) 2012. urtean egindako ikerketan,
lehenengo aldiz, ikasleei ea ikaskide bat bere sexu- orientazioagatik, gay edo
lesbiana izatea, edo neska edo mutila izateagatik etengabe baztertzen zuteneko
kasurik ea ikusi duten galdetzerakoan datuak
adierazgarriak dira:
·
DBHko ikaslen artean, %23,6k dio ikaskide bat gay izateagatik
baztertu dutela ikusi duela eta %7ak lesbiana izateagatik. DBHko %10ak baino
gehiagok diote ikaskide bat, bere sexu- orientazio edo bere harreman afektibo
eta sexualei buruzko esamesen bidez etengabe baztertu duteneko kasuak ikusi
dituztela.
·
LHko ikasleak, hirugarren zikloan, %12k gay izateagatik eta %5a lesbiana izateagatik bazterkeria
egoeren ikusle izan dira.
Bestetik hortxe daukagu, COGAM eta FELGTBek 2012ko
abendutik 2013ko abendura estatu mailako
LGTB pertsonei eginiko ikerketen emaitzak:
·
Elkarrizketatuen artean %76ak ikastetxeetan beraien
orientazio sexualagatik edota identitate sexualagatik baztertuak izan direla
baieztatu dute.
·
%92.76k ikaskideengatik pairatutako bazterkeria izan dela
onartu dute. Aipatutako horietatik %26.87ak berain irakasleengandik ere
bazterkeria hori jasan dutela onartu dute.
Datu hauen aurrean eta eguneratuagoak dauden
ikerketek horixe diotelako, guk, irakasle bezala, erantzukizun bat dugu egoera
hauen aurrean. Gure ikasleek ezin dutelako inongo arrazoiengatik bazterkeriarik
jasan!
Animatzen zaituztegu zuen
ikastetxeetan gai hau lantzera. Horretarako, hemen doakizue atxikita Donostia, Lasarte eta Ordiziako Berritzeguneen artean Hezkidetza mintegirako prestatutako material
erabilgarria.
Iturriak:
ISEI-IVEI, (2012). Ikaskideen arteko tratu txarrak: Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. 2012 Txosten exekutiboa.
FELGTB eta COGAM. (2013). Estudio 2013 sobre discriminación por orientación sexual y/o identidad de género en España.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina