2014(e)ko martxoaren 5(a)

ERASMUS + PROGRAMA EUROPEARRAK





Donostiako Berritzegunean, 2014ko otsailaren 27an, Erasmus+ Programa Europear berriaren aurkezpena izan genuen bideokonferentziaz.

Proiektu europear duten zenbait ikastetxeko ordezkariak,  berritzeguneko aholkulari batzuk eta zuzendaria bertaratu ginen. 

Bideo konferentziaren hasieran Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria den Begoña Garamendik aurkezpen orokorra egin zuen eta programa europearrek duten interesa eta abantailak, irakasle, ikasle eta Hezkuntza Sailarentzat ere azpimarratu zuen.

Jarraian Conchi Bergerak, Programa Europearrak kudeatzeko teknikaria eta Hezkuntza Sailan arduraduna hartu zuen hitza eta plangintza berriaren xehetasunak azaldu zizkigun. 
hona hemen aspektu interesgarrienak:

Europear programek Europear Komisiotik dirua jasotzen dute, eta finantzazio plangintza hau 6 urteetako izaten da.  2007/2013 fasea bukatu da, Lifelong Learning izenpean ezagutu duguna.

2014/2020 urteetako programa berriari ERASMUS + izena jarri diote eta egitura eta funtzionamendua ere zenbait eremutan aldatu da ere. Ezaugarri nagusiak  hauexek direlarik : programa integratua da eta orain arte baino ekintza gehiago sustatuko ditu .

Izen honekin ez daude bakarrik unibertsitate eremurako diseinaturiko programak edo ekintzak, etapa eta ikasketa guztientzat zuzendutakoak baizik.

KEY ACTION 1(LA ACCIÓN CLAVE 1) : APRENDIZAIRAKO MUGIKORTASUNA
Europako irakasleen prestakuntzarekin zerikusia du. Orain arte irakasle indibidualak eskatzen zituzten ekintza hauek eta finantziazioa eskuratzen zuten, hemendik aurrera ikastetxeak egingo du Europear Grapenaren plangintza eta hor sartuko dira irakasleen prestakuntza beharrak. Aurtengo epea martxoaren 17an bukatzen delarik. 

KEY ACTION 2 (LA ACCIÓN CLAVE 2): KOOPERAZIOA
Lehen Comenius deitzen zena eta hemendik aurrerantz Elkarte Estrategikoak izenpean egongo dena. Eskatzeko epea apirilaren 30ean bukatzen da.

Informazio gehiago: 

http://www.oapee.es/oapee/inicio/ErasmusPlus.html

Conchi Bergera
Responsable programas europeos
Servicio de Innovación Pedagógica.
Vitoria-Gasteiz 10 de enero del 2014
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
huisrpe3@ej-gv.es



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina