2013(e)ko martxoaren 27(a)

Musika 2.0 DBHn Tailerra Berritzegunean




Musika 2.0 ri buruzko lan saioak egiten ari gara ikasturte honetan zehar Donostiako Berritzegunean. Aurreko ikasturtean lan saio bat egin genuen, DBHn Informazio eta Komunikazio Teknologian hartzen ari diren lekua bultzatu nahian. Momentu honetan, ikasle eta irakaslek gero eta tresna eta aplikazio gehiago erabiltzen dituzte arloen ikas-irakaskuntza prozesoa bultzatzeko. Gure geletan arbela digitalak, ordenagailu eramangarriak, eta laister mobilak, arloko ikas helburuak lortze aldera erabiltzen ari gara, konpetentziak garatze markoan: informazioa bilatu, aukeratu eta tratatzeko, azalpenak egiteko, audio eta bideo lanak ekoitzteko, lanak sarean jartzeko. 



Hezkuntza aztertzen duten aditu batzuk zera zioten orain dela gutxi, ikastetxeetan 1.0 munduan gabiltzala, 2.0ri buruz hitzegiten dugun bitartean, 3.0 prestatzen hasi beharko genukeen bitartean. Zer dira ba zenbaki  hauek? 1.0 proiekzio unilaterala omen da (proiektorearekin egiten ditugun azalpenak adibidez); 2.0 k interakzioa eta elkareragina bultzatzen omen du: arbela digitalaren erabilpen interaktiboa, gelako bloga, siteak...3.0 "hodeia" omen da: eskuko arkatz digitalak gutxitu eta gure ekoizpenak, gure dokumentu eta argazki, gure bideoak, gure elkarrizketak eta... sarean.

Ba...zera ikusi dugu: hiru mundua hauek batera dabiltzala ikastetxeetan. Aplikazio anitzak geletan, eta batez ere, ikasleen inplikazio zuzenagoa ikasten ari diren horretan: ez bakarrik bere arloko gaiak eta edukiak ulertzerakoan, bai bakarka eta bai taldeka ekoizpen lan haundiagoa egiterakoan.




Zein elementu ikusi eta erabili ditugu Tailer honetan?  Musikako Unitate Didaktikoetako edukiak, jarduerak...egiteko eta diseinatzeko balio dutenak. Eta ez bakarrik irakaslearentzat. Ikasleei eskatzen zaizkien lanak ere aplikazio hauek erabiliz egingo dituzte, bide batez gaiaren helburuak lortuz. Ikaslearen protagonismoa bultzatuz, "Ikasten Ikasi"z...: Popplet, Educaplay. Thinglink, Glogster, Dipity...

Tailer hau Nora Iglesias irakaslearen eskutik egin dugu eta elkartu garen 14 irakaslek balorazio ezin hobea egin dugu!!!

Datorren saioa, apirilaren 17an izango dugu, 16:30etan.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina