2013(e)ko otsailaren 11(a)

GAURKO HITZA PLATAFORMA


Ezaguna dugu “Gaurko hitza” bloga, Maite Goñik orain dela lau urte sortua. Honetan egunero hitz bat proposatzen digu euskara aberasten laguntzeko asmoz.
“Egunez egun eta hitzez hitz, zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko….”
Blogaren harira bertan azaltzen diren hitzak praktikatzeko Gaurko hitza jokoa sortu zuen eta orain Gaurko hitza plataforma dator nork bere jokoak sor ditzan. 


Maite Goñik sustatu.com gunean dioen bezala:
Tresna hau bereziki irakasle eta ikasleentzat pentsatutakoa bada ere, edonork egin dezake kontua bertan eta jokoak sortu. Egitasmoa abian ipintzeko orduan, ondorengoak izan dira helburu nagusiak:
  • Irakasleek ikasleentzat ariketa moduko jokoak sortzea, gai bat errepasatzeko edo.
  • Adin bateko ikasleek ere gauza bera egitea, ikasleak sortzaile eta, aldi berean, irakasle bihurtuz. Gainera, sortzen dituzten jokoak Tuenti, Twitter edo nahiago duten sareetan parteka ditzakete. Horrela, euren lagun, guraso, irakasle edo nornahiri jokatzeko aukera eman diezaiekete.
  • Interneteko euskarazko edukiak areagotzea.
Plataforman alta emateko eta jokoak sortzeko eman beharreko urrats guztiak, bideotutorial honetan ikus daitezke (hementxe jarraibideak idatzita)
-----------------------------------

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina