2013(e)ko urtarrilaren 28(a)

ZUHAIZTI IKASTETXEAN IKASITAKOA

Joan den urtarrilaren 23an, Ibilbide Pedagogikoen markoan, aukera izan genuen Zuhaizti Ikastetxeko Weba eta Intraneta ezagutzeko. Hamar ikastetxeetaeko hamalau partaidek parte hartu zuten. Bertako zuzendaritza taldeak eta IKT arduradunak gure eskura jarri zuten urteetan eraikitako lana.
Gauza asko ikasi genituen, besteak beste:
- Weba eta Intraneta eskolak duen proiektua hezkuntza komunitatearen eskura jartzeko eta denen partaidetza sustatzeko tresnak dira.
- Honelako lana egiteko talde baten konpromezua beharrezkoa da, ez da pertsona edo pertsona batzuen borondate onez egin daitekeen zerbait.
- IKTak ez dira soilik kudeaketa administratiboa bideratzeko tresnak, badira ere eskolako curriculuma kudeatzeko eta pedagogia eremuko erabakiak hezkuntza komunitatearen eskura jartzeko baliabideak.

Informazio gehiago nahi izan ezkero bisita ezazu irekia duten esparrua edota esperientzia irakurri.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina