2013(e)ko urtarrilaren 16(a)

Daniel Cassanyren bisita (urtarrilak17 -LH-,18 -BH-)

Ez da batere erraza Daniel Cassanyri buruz hitz egitea lerro gutxitan; berak duen dimentsioa hizkuntzen didaktikan nahiz ideien alorretan tarte zabalago bat eskatzen du. Hala ere gaur eguneko abiadurak eskatuta hona hemen lerro hauek gure artean bere etorrera goraipatzeko, alde batetik, eta etorrera hau dela eta komentario xume batzuk esateko, bestetik.

Bataz beste hamabost urte igaro dira “berarekin” ibili garela era hurbil edo urrutiko batean. Berak idatzi dituen liburu nahiz artikuluen bitartez, hizkuntzaren irakas-ikas prozesuaren atzetik, edo  etxe honetatik kanpo, mundu zabalean, ikastaro zein saioren baten atzetik. Lehenengoetatik berak guri bidalitako garai horretako komunikazio ikuspegiari buruzko artikulu bat gogoan izaten dugu eta artikulu horrek izan zuen eragina hemengo zenbait mintegitan eta oro har aholkularitza prozesuan.

Nolabait esateko, azkeneko aroan teknologi berriek agintzen dute. Honen lekuko ere dauzkagu D. Cassanyk idatzitako liburua (En_línia: llegir i escriure a la xarxa-En línea: leer y escribir en la red) eta datozen egun hauetan, errealitate honen aurrean Donostiako Berritzeguneko bi saio hauekin azalduko digun bere diskurtsoa.

Ongi etorria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina