2012(e)ko irailaren 27(a)

HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUNA-MARCO DE EDUCACIÓN TRILINGÜE

Atzo, irailaren 26an Europako Hizkuntzen Eguna ospatu zen. Gaur, bada, ezin hobea honekin zer ikusi duen proiektu bati buruz hitz egitea.
Izan ere, dakizuen bezala datorren astean, urriak 2 (Donostiako Berritzegunean, 14:30-16:30) aurreikusten da HMH-METi bruzko Mintegiko hasierako saioa. Mintegia DBH etapako Hizkuntzen irakasleriarentzat da eta, bataz beste, bi helburu nagusi ditu: alde batetik, ikastetxeetan sorturiko orain arteko esperientzia partekatzea eta bestetik, hizkuntza eremuan diren prozesuak sakontzea, bereziki, kasu honetan, ahozkotasun dimentsioarena. Jakina, honek guztiak eskatuko luke ere Hizkuntz Proiektuari begirada bat ematea.
Batzuk, eskaintza honen jakinaren gainean daude; beste batzuk, ez; hala ere,  link hau


 klikeatzen baduzu informazio gehiago azalduko da eta nahi izanez gero izen emateko orria ere bai.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina