2012(e)ko irailaren 20(a)

Hasita daude ekintzak

Iraila erdia gainditu dugu. Hasita gaude prozesuak martxan jartzen: hainbat eskoletan prestakuntza egiten, mintegietako programazioak diseinatzen, izena ematen duten irakasleei informazioa bidaltzen, ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin elkartzen...

Berritzegunean bertan ere izan dira jada bilera batzuk eskoletako arduradunekin eta bestelako espezialistekin. Eskola 2.0ko hastapen ikastaroa ere aurrera doa eta gutxi falta da bukatzeko. Irakasle asko ari zarete apuntatzen ikasturte honetarako prestatu ditugun jardueretan eta datorren astean izango ditugu mintegi batzuetako lehenengo saioak:
-Ikaskuntza kooperatiboa irakasle berrientzat, urriaren 24an
-Zuzendarientzako mintegiak urriaren 27an

Hemen klikatuz Agenda ikusiko duzue

Hemen klikatuz Berritzegunearen eskaintza ikusiko duzue

Ikasturteko hasierako bisitetan arituko gara gorretaz guztiaz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina