Saio interesgarria izan genuen atzo Golden 5-eko autore Knud Jensen-en eta Frode Jøsan-en eskutik. Norvegiako Stanvanger-eko Hezkuntza premia bereziko irakasleak eta orientatzaileak dira Jensen eta Jøsan. Biak ala biak eskarmentu handiko adituak bertako eskoletan laguntza emateko jardunean.
Goizean, Jøsan-ek eraman zuen azalpenaren haria eta Ikaskuntza doituaren inguruan hitz egin zigun, beti ere Stavanger-eko euren orientazio zerbitzuan egiten dutenaren arabera. Horregatik, Norvegiako hezkuntza sistemaz jakiteko aukera izan genuen ere, lanean erabiltzen dituzten datuak eskaini baitzitzaizkigun.
Lera, Jøsan eta Jensen soziograma azaltzen cc-by-sa Donostiako Berritzegunea |
Ikuspegi berezia eman ziguten Golden 5-en inguruan. Programa martxan duzuenok aurkituko zenituzten berdintasunak eta aldeak, baita gogoeta iradokitzaileak ere. Golden 5era beranduago etorritakoek, berriz, aztertzeko material ugaria.
Hitzaldien bideoak eta utzitako materialak aztertzeko aukera izango dugu laster berritzeguneetako mintegietan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina