2015(e)ko maiatzaren 6(a)

Maitasunak ez dauka etiketarik

BA AL DAKIZU ZER OSPATZEN DEN MAIATZAREN 17AN?


Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna da.
1990ko maiatzaren 17an OMS-eko (OrganizaciĆ³n Mundial de la Salud) biltzar nagusiak homosexualitatea gaitzetako zerrendatik ezabatu zuen.
Lesbofobia, homofobia eta transfobia hitzek, emakume lesbiana, gizon homosexual eta pertsona transexualenganako errefusa edo nazka obsesiboa adierazten dute.
                                                      

Gaur egun, munduko 86 herrialdetan sexu bereko harremanak zigortzen dituzte. Horietatik 7tan gay edo lesbiana izateak heriotza zigorra ekar dezake: Mauritania, Sudan, Yemen, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran eta Ipar Nigeriako Estatu batzuk.
                                            

Gai hau ikastetxeetan lantzeko hemen dituzue proposamenak etapa desberdinetarako
                                              

Berritzegune guztien artean prestatutako materiala

                                               

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina