2015(e)ko maiatzaren 11(a)

Amara Berri ikastetxe publikoa izendatuta izan da Changemaker School

Atzo egun berezia izan zen Amara Berriko hezkuntza komunitaterako eta noski, Donostiako Berritzegunerako komunitate horren partaide bezala eta zihur nago Euskal Eskola Publikarako bere osotasunean.

Zergatik diot hau? Ba atzo Madrilgo Matadero espazioan Ashoka Fundazioak Changemaker Schools ekimenaren barruan, gure Amara Berri beste 3 Espainiako ikastetxeekin batera , Eskola Changemaker izendatu zuelako.



Baina zer da Ashoka Fundazioa?

Ashoka sare bat da, giza ekimenerako sarea munduan zehar, “red de emprendedores sociales” esaten diote beraiek.

Ashoka ren oinarria hau da: Mundua aldatzen ari da izugarrizko abiaduran, gure arrakasta pertsona, erakunde eta gizarte bezala aldaketak eragiteko (changemakers) abilezian datza, arazoei eta erronkei aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko.

Ashokaren ekimeneen artean badago bat garrantzi handia duena eta hau da, hain zuzen Changemaker Schools. Momentu honetan munduan 120 ikastetxe daude aukeraturik Changemaker School izateko , Espainian 4 eta bat Gure Amara Berri da esan dugun bezalaxe.


Eskola Changemaker izateko aukeraketa prozesu luzea eta gardena pasa behar da, bost pauso dituena:

1.- Izendapena: Aditu sare batek hautagaiak izendatzen ditu.

2.- Esplorazioa: Ashokak eskola bisitatzen du eta in situ ikusten du. Han elkarrizketak egiten dira eragile guztiekin: ikasle, irakasle eta familiak .

3.- Autoebaluazioa: Eskolak eta irakasle taldeak beraien lanari buruzko galdetegiak betetzen dituzte

4.- Panela: Ikastetxeak, zuzendaritza taldeak, Ashokako Giza Ekiemenarako gainontzeko eragileekin elkarrizketak aurrera eramaten dute, eskola hobeto ezagutzeko eta ideiak elkartrukatzeko asmoarekin.

5.- Errekonotzimendua: Hezkuntza komunitatearekin ekitaldia antolatzen da errekonotzimendua gizarteratzeko, eta hau da hain zuzen atzo bizitutako esperientzia.

Amara Berriko hezkuntza komunitatea han zegoen :Amara Berriren sortzailea Loli Anaut, zuzendaritza taldea, familiak, ikasleak, irakasleak, Amara Berri Sareko beste eskolako zuzendariak, Donostiako Berritzegunea eta Ikuskaritza. Hezkuntza Sailatik Begoña Garamendi , Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria, eta Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntza Delegatua.

Festa giroan ikasleek eta Amara Berriko hiru pailazoek ( irakasle diren Juales Larrañaga, Begoña Hernández eta Antton Mendizabal) bideo baten bidez eta bertso bidez ere azaldu ziguten eskola, aurresku eta tamborradaz bukatuz.

Errekonotzimendua lortu duten beste eskolak izan ziren Madrilgo Padre Piquer, Pontevedrako O Pelouro eta Barcelonako Escola Sadako. Denoi zorionak ere.

Azkeneko momentuan diplomak banatu ziren eta Amara Berriko zuzendaria den Karlos Garaialdek jaso zuen denon izenean.

Hasieran esan dudan bezala egun berezia izan zen atzokoa, gure lana, Euskadiko Eskola Komunitatea sustatzen dugun guztion lana funtsezkoa eta gizartearen eraldatzeko balio duena sentitzen dugun egun horietako bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina