2015(e)ko otsailaren 10(a)

Katalin Erauso ikastetxean proiektu aitzindaria Haur Hezkuntzan: “Konpetentzia digitala garatzeko bidean tableten eskutik”.

Katalin Erauso ikastetxeak, ilusio eta gogoz, berrikuntzako proiektu bat Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan txertatu dute, bikaintasuneruntz bidea hartuta.

Eta...Zergatik hasi Haur Hezkuntzan tabletak erabiltzen? Proiektuaren koordinatzailea den Ainhoa Kaperotxipirekin hizketan izan gara eta besteak beste, ideia hauek azpimarratu ditu:
  • Gure Gizartea eta errealitatea aurreratzen eta aldatzen doan heinean,  baloreak, teknologiak eta abar aldatzen joaten direnez, ikastetxean  ere aldatu eta egokitu beharko ditugu. Elbert Hubbartek esaten zuen bezala: Eskola ez da izan behar bizitzarako prestaketa... Eskola, bizitza bera izan behar da.
  • Tableten bidez egiten den ikaskuntza oso intuitiboa da eta haurrek ikasten duten eran egiten da: ukituz, manipulatuz, aztertuz, jolastuz…
  • Tableten erabilpenak, haurren aurre-ezagupenak eragiten ditu.
  • Ez dituzte  beste materialak ordezkatzen, osatzeko ordea oso egokiak dira. Albert Einsteinek esaten zuen bezala: Si quieres resultados diferentes, no utilices siempre el mismo material.
  • Aniztasunari erantzuteko oso egokiak dira, ikaskuntzaren egokitzapen indibiduala egiten laguntzen duelako.
  • Haurren autonomia garatzen laguntzen dute
  • IKT-TAC-en erabilpen egokia lantzeko aukera ezin hobea da.
----------

Proiektu hau Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. mailan praktikan jarri bada ere, urtero maila bat igotzeko asmoa dute, Lehen Hezkuntza osoa lortu arte.

Aurrera eramateko zailtasunak ere izan dituzte, ez dute ukatzen... interneteko konektibitate falta, materiala euskaraz aurkitzea… baina emaitzak ikusita,  ilusioa eta gogoa areagotu dira eta beste ikastetxeak animatzen dituzte haiek hasitako bidea ere jarraitzera.

Informazio gehiago Katalin Erauso ikastetxearen web gunean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina