2014(e)ko otsailaren 28(a)

Gizarte Zientziak eta teledetekzioa Bigarren Hezkuntzan

Gizarte Zientziak eta mundu digitala uztartzerakoan interes haundiko erreferentziak badaude.
Errealitate soziala dinamikoa da eta gaur egun mugimendu horren azkartasuna ikusten ari gara: krisi ekonomikoa, soziala, ekologikoa...

Teledetekzioa izenpean baliabide desberdinak aurkeztu eta azaldu zizkigun Bernardo Estefania irakasleak aurreko urtarrilaren 30ean, Donostiako Berritzegunean, Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako lan saio batetan.



NASAkoa den MODIS izeneko web orrian hainbat fenomenoen argazkiak ikusi genitzake.
Eguneko argazkiak eta galeria atalak aurkituko ditugu. Antardida eta Alaskako egoerak. Afrikako suteak, EEBBetako elurteak..., lurraren degradazioa azaltzen duten argazkiak... Lurzoruan gizakiaren jarduerak duen eragina aztertu dezakegu. Planetan gertazten diren fenomenoak modu ikusgarriak azaltzen dira oso kalitate oneko argazkietan.



NASA ere sartuta dagoen beste proiektu bat ASTER proiektua da: Advanced Spaciborne Thermal Emission and Reflection Radiometer.


Atal desberdinetan antolatuak ditu argazkiak: Arkeologia, Hiriak, Glaziarrak, Nekazal eta landa eremua, sumendiak, naturan suertatzen diren fenomeno klimatologikoak...


Momentu desberdinetako argazkiak alderatzea ahalbidetzen du, horrela fenomen edo egoeraren garapena ikusi ahal izateko. Argazki bakoitzak inglesez idatzitako testu labur bat du azpian fenomenoa edota egoera deskribatu eta azalduz. Aukera ona testu labur eta esanguratsuak atzerriko hizkuntza batean lantzeko.





 Hurbileko egoera konplexuak ikusi, landu eta ulertzekoak ere aurkituko ditugu.

Almeriaren kasuan, adibidez, zera ikus daiteke: itsasoa hainbeste produkto ekoizten den lurraren azpian sartzen ari dela, barneko ur geza gehiegi ustiatzeagatik, (presio osmotikoa dela eta). Gizakiaren jardueraren ondorio larriak aztertzeko aukera ona.



   Beste erreferentzi bat UNEP (United Nations Environmet Programme) orrian aurkituko dugu. Lurraren "puntu beroak" aurki genitzake.

Bideo motzen bidez  "Atlas of our changins environment" atalean, lurraren klima aldaketari buruz. Google Earth eta You Tube sistemak erabiliz, hainbat lekuren aldaketaren eboluzioa aztertzen dute, batzutan 1963tik abiatuta.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina