2013(e)ko irailaren 23(a)

HIZKUNTZEN EUROPEAR EGUNA

HIZKUNTZEN EUROPEAR EGUNA


Gure planeta zazpi mila miloi biztanle ditu gutxi gora behera eta zazpi mila inguru hizkuntz hitzegiten ditugu.
Hizkuntz batzuk miloika  hiztun dituzte; ingelesa, txineraren dialektoak... beste batzuk ordea, gure euskara bezala hiztun gutxikoak dira. Izan ere munduko hizkuntzen  % 96a biztanleen %4ak hitzegiten ditu.
Europearrak askotan uste dugu gure kontinentea dela hizkuntz anitztasun gehien duena, baina Europan  hizkuntzen kopuruaren % 3a bakarrik hitzegiten da. 
Munduko hizkuntz kopuru handiena Ecuadorretik iparraldera eta hegoaldera doan gune zabalean hiztegiten dira: Asiako Hegoekialdean, Indian, Afrikan eta Hego Amerikan.
Gezurra badirudi ere oraindik badago jendea elebakarra izatea normaltzat hartzen duena baina kontrakoa da: elebiduna edota eleaniztuna izatea da norma munduan.
Hizkuntzen eta kulturen anitztasuna humanitatearen ondarea da. Hizkuntz bakoitzak munduaren ikuspegi bat islatzen du eta denak balore berdina dute.
Hizkuntz jabetze prozesuan egindako Ikerketen datuek ere esaten digute ez daudela besteak baino zailagoak diren hizkuntzak beraz animatu zaitezte eta hasi beste hizkuntz berri bat ikasten!!!

Por iniciativa del Consejo de Europa en Estrasburgo, el Día Europeo de las Lenguas se viene celebrando, desde 2001, el 26 de septiembre de cada año.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina