Aurtengo ikasturtean hastapen mintegia antolatu da, Ikaskuntza Kooperatiboa proiektuan hasi diren ikastetxe berrientzat. Bertan zazpi saio egin dira. Partaideen ilusioak, gogoak eta inplikazioak busti du egindako bidea. Parte hartu duten ikastetxeak Santo Tomas lizeoa, Ekintza ikastola, Igeldo herri eskola, Summa Aldapeta eta San Ignacio de Loyola ikastetxeak izan dira.
Ikaskuntza kooperatiboaren marko teorikoa, talde kohesioa,
talde lana baliabide bezala eta baita ere talde lana edukin gisa ezagutzeko, aplikatzeko eta konpartitzeko gunea
izan dugu.
VICeko unibertsitateko Pere Pujolas eta José Ramón
Lago adituen hitzaldietan ere parte hartzeko aukera izan dugu.
Maiatzaren 10ean, Gipuzkoako Berriztapen jardunaldietan “IK/KI eskola
inklusiborako bidea eraikiz” mahai inguruaren ondorioak entzun eta gero, indar berrituak
sentitu gara hurrengo ikasturtean gure ikastetxeetan abian duguna elikatzen jarraitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina