Dakizuenez, aurreko hilean Daniel Cassany izan genuen gure artean. Poz handia hartu genuen aurreko ikasturte bukaeran etortzea zeukala jakinarazi zigunean. Eta poz handiagoa, oraindik, antolatutako bi saioetara etorri ziren irakasleen balorazioak irakurri genituenean:
"Komunikatzaile aparta eta gertukoa, talde dinamizatzaile bikaina, saio atsegina, diskurtso aberasgarria, pauta argiak, alderdi praktikoa gelara eramateko modukoa..."
Jendea pozik, gure espektatiba beteta!
Daniel Cassany-ek erakutsi zigun zertan jarri behar dugun arreta idatziaren ekoizpena lantzen dugunean. Era labur batean, gai honen inguruan berak egiten duen hausnarketa konpartitu zuen gurekin. Eta ez bakarrik hori, nola egin behar den eta kontuan izan behar ditugun hainbat aspektu azpimarratu zituen praktikaren bidez. Saioa oso atsegina izan zen, irakasleek oso gustura hartu zuten parte proposatutako jardueretan eta alderdi ludikoak duen garrantzia ikas-irakaste prozesuetan nabarmen gelditu zen planteatutako dinamikan.
Gaur, gogora ekarri nahi izan dugu ia duela hilabete gertatutakoa, berak saioan emandako dokumentu, artikulu eta beste materialak aztertu ondoren, zuekin konpartitzea egokiena iruditzen zaigulako. Jakin badakigu bera partekatzearen aldekoa dela, beraz... hemen duzue oparia, http://goo.gl/DiiWs
Eta ezin dugu bukatu bere azken liburuari erreferentziarik egin gabe, En_línea. Leer y escribir en la red . Gaur egun irakurtzeko eta idazteko modu berriei buruzko hausnarketa egiten du Cassany-ek, Eskola 2.0-k eta IKT-k hizkuntza irakasleei ematen dizkiguten aukeren aldeko apustu sendoa eginez.
"¡Qué suerte la nuestra! ¡Nos ha tocado ser testigos de una revolución cultural! Porque internet es un invento tan prodigioso como la rueda, la escritura o la imprenta. Seremos de los pocos en la historia de la humanidad que habremos vivido antes y después de internet, que habremos conocido el mundo en papel y en bits, aunque sólo vayamos a experimentar las primeras consecuencias de la red. ¡Es fantástico!"
"No es necesario ser un geek o fanático de la tecnología para gozar de esta situación. No me considero nada de eso, pero quiero vivir el día a día digital con curiosidad y plenitud: explorar cada término y concepto nuevo, experimentar los nuevos formatos, ensayar los inventos sucesivos, equivocarme y volver a empezar. Es mi manera de seguir divirtiéndome en las aulas, y en la vida." Daniel Cassany (En_línea. Leer y escribir en la red, p. 44)
Espero dugu materialak lagungarriak izatea.
Eta liburua irakurtzera animatzen bazarete... guk bezainbeste gozatzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina