2013(e)ko urtarrilaren 7(a)

Ikastetxeetako esperientziak: ZUHAIZTI IKASTETXEKO INTRANETA ETA WEBA

            Donostiako Zuhaizti Ikastetxe Publikoak, ikastetxeko zerbitzu guztien informazioa eta dokumentazioa hezkuntz-komunitatearen eskura jartzeko erabiltzen dituen intranetaren eta webaren berri eskeintzen digu esperientzia honetan.

         Zerbitzu hauek, hezkuntza komunitatearen sektoreen (irakasleria, ikasleria, gurasoak, hezkuntza erakundeak…) araberako eduki mugatuak dituzte:

-         Irakaslegoarentzat: ICPa eta bera garatzeko sekuentzia didaktikoak, baliabideak, esperientziak…, barneko bileren egutegia, batzordeen erabakiak, zirkularrak…
-         Familientzako informazioa: jantokiarena, AIA-ROFa, egutegiak, eskolaz kanpoko ekintzak, arautegiak, inkestak…
-         Ikasleria: geletan jarduerak egiteko blogak, irteerak, bideoak, argazkiak…

         Zerbitzu hauek aurrera eramateko beharrezkoak diren eginkizunak deskribatzen dira ere: intranetaren eta webaren diseinua, sartu behar den informazioaren jasoketa eta antolaketa, mantenimendua, lanen arduradunak…

         Eta bukatzeko, zerbitzu hauen balorapena egiten da, mantentzeko eta hobetzeko alderdiak azpimarratuz.

         Hiruhilabete honetan esperientzia hau bertan ezagutzeko aukera izango duzue.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen
Ikastetxeko beste esperientziak.        

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina