2012(e)ko urriaren 10(a)

Bikoteka Irakurtzen abian da

Ordiziako Jakintza eta Atxurin grabatutako bideotik hartutako irudia

Astelehenean izan genuen Bikoteka Irakurtzen programari hasiera emateko ekitaldia. Gipuzkoako berritzeguneek antolatuta, UABko irakaslea eta berdinen arteko ikasketan ikerlaria den Marta Flores izan genuen Lasarteko Berritzegunean. Oso interesgarria izan zen.

Lehenengo zatian, aurreko ikasturteko laburpena eta tartean egindako ikerketaren emaitzak adierazi zituen. Azalpena mamitsua izan zen: irakurriaren ulermenari buruz hitz egin zigun luze, ikasleen irakurle autokontzeptuan eragiten duten faktoreak ere izan zituen hizpide eta ikerlanak gure heziketa-praktikari egindako ekarpenak azaldu zituen, hainbat adibideen laguntzarekin. Ez zituen esplikatu Bikoteka Irakurtzen programa martxan jartzeko urratsak eta horren falta igarri zuten proiektuan sartu berri diren irakasleek. Dena den, informazio beharra dutenek jasotzeko aukera izango dute berritzegunetan antolatu diren mintegietan eta, era berean, aurretik gehiago jakin nahi duenak begiratu dezake Bikoteka Irakurtzen Donostian sitea.

Bigarren zatian Bikoteka Idazten programaren berri eman zigun. Idaztearen prozesuaz hausnarketa egiteaz gain, proiektuan erabiltzen diren material batzuk ikusi ondoren, aztertzeko aukera eman zigun. Bi zatietan elkarlanarentzako tartea izan genuen eta bertan sortutako materialak ikasgela birtualean daudenen osagarri izango dira.

Gurean, Donostiako Berritzegunean, urriaren 29an, arratsaldeko 3retan izango dugu antolaketan abiatzeko aukera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina