2012(e)ko uztailaren 12(a)

Bloga martxan

Urteak daramatza jardunean Donostiako Berritzeguneak. Hainbat izen, egitura eta antolaketa izan ditu, baina Eskolari laguntzea izan da, beti, bere lanaren ardatza.

Bertan antolatzen ditugun ekintzak zabaltzea eta heziketan lagungarri izan daitezkeen proposamenak partekatzea da blog honen xedea. Horregatik pozgarria izango da guretzat zuen (irakurleen) iradokizunak jasotzea.

Udaren atarian gaude eta badakigu ondo merezitako oporren zain zaudetela (gaudela), baina aldi berean, uda garai egokia da ikasturtearen eguneroko martxak eragozten digun gogoeta egiteko eta datorren irailetik aurrera beharko dugun ilusioa berritzeko. Horregatik ez dugu itxaron nahi izan, eta azken txanpa honetan sortzen diren ideiak eta proposamenekin hasi dugu bloga. Zuekin batera egin nahi dugulako bidea.

Donostiako Berritzegunea zabalik cc-by-sa arasanse

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina