2017(e)ko uztailaren 14(a)

LAUAIZETA BHIn, proieku bidez lanean, arazo-egoerak abiapuntu

Donostiako Intxaurrondo auzoan kokaturik dagoen Lauaizeta BHI proiektuen bidezko ibilbidea egiten ari da urte batzuetatik ona. 2016 urtean eguneratutako Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua oinarri, Ikastetxeko Urteko Planak jasotzen ditu hezkuntza komunitatearen helburu eta egitekoak ikasturtez ikasturte.


Lauaizeta BHIko Proiektuen pasiloa

16-17 ikasturtean, Donostiako Tabakalera, Kultura garaikidearen nazioarteko zentroarekin, Aldiriak Hezkuntza Programan, Hilerri Bizi proiektua garatu da. 

Curriculum arlo anitzen partaidetzarekin garatu ere, auzoko eta hiriko espazioetan artea eta hezkuntza komunitatea indartzen dituen ikaste prozesuak abian jartzeko aukerak aurkeztuz.





Hilerri Bizi Proiektua 16-17 Lauaizeta BHI


Irakasle taldeak eta Ikasle taldeek, egoera jakin batetik abiatutako ikerketa prozesuak garatu dituzte arlo desberdinen bidez: matematika, kimika, geologia, literatura, artea, historia, gorputz adierazpena... beti ere, proiektuaren mamiaren markoan, ikastetxearen ondoan dagoen Hilerriaren dimentsioak ikertuz, esperientzia anitzak bizituz, lan koletibo propioak ekoiztuz...



Bake Hari Izpiak proiektua 16-17 Lauaizeta BHI


Bake Hari Hizpiak proiektua Gizarte, balio etiko eta sozialak Euskera, Gaztelera , Ingelera, Arte hezkuntza...ikasgaietan landu dute ikastetxean. 1936eko Gerraren inguruko elkarrizketak egin ondoren, hiru testu sortu dituzte: testuinguru historikoa, elkarrizketatuaren testuingurua eta pertsonaren istorioa jasotzen duen testua, artearekin zerikusia zuen testua (poema bat, komikia... ) eta prozesua azaltzen zuen ahozko testua inglesez. Ekoizpen artistiko kolektiboa ere garatu dute.



Proiektuen azalpena
Ikastolaren jaialdi egunean
Bake Hari Izpiak, "...izu, biolentzia eta bidegabekerien aurrean dauden pertsonak lagundun edota salbatzeko ekintza bat da", etsai edo urruneko norbait dela aintzat hartu gabe. Elkarrizketak egiterakoan, belaunaldien transmisio eta harremana sortzea ere du helburu.

Ikastolaren jaialdian, proiektuen azalpenak bere leku propioa hartzen du. Gurasoek gustora entzun eta ikusi zituzten Irakasle eta Ikasleek garatutako proiektuen azalpenak. Donostiako Berritzegunea ere bidelagun ibili gara prestakuntza saioetan eta hezkuntza komunitatearen parte sentitzen gara.

Arazo-egoeratik abiatuta, garatutako ikerketa prozesuek ikasleen ikaste prozesu sakona bultzatu dute, hezkuntza komunitateari egindako lana aurkezten zaiolarik.



 Unitate Didaktikoak, konpetentzien bitarteko
Unitate Didaktikoak, konpetentzien bitarteko

Hori baita ikasle guztien gaitasunak eta nortasuna bultzatzeko bidea ikaslearen, irakasleen, komuniatetaren protagonismo eta bide propioak garatzea, gaur egungo gizartean ditugun erronkei aurre egiteko.



Beste proiektuak ere garatu ditu Ikastetxeak: Etwinning proiektuak eta Erasmus + proiektua, azken hau hizkuntza gutxituak izpide izan dituelarik Europear dimentsioarekin batera.  Hurrungo urterako erronkak izango dira proiektuen lanketa sendotzea eta iraunkortasuna ziurtatzea, lankidetzan aritzeari eutsiz.

Ikasturte bukaera on!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina