2016(e)ko otsailaren 4(a)

Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiaren 4. saioa


Nahi izanez gero saio honen abiapuntua "eleaniztasun" kontzeptua sakontzea izan da. 
Izan ere Mintegiko aplikazio digitalean (Moodle) eskegita daukagun "Europako Erreferentzi Markoa", dokumentu honek dituen alderdi ugari nahiz anitzen artean, ongi adierazten digu termino horren esanahia. Honetan datza orain arte izan den eredutik atereaz hizkuntzak ikasteko zein irakasteko eredu berria. Hain zuzen ere gako honetatik hizkuntzen antolamendurako zein ikasleen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetarako aspektu berri batzuk (komunikazio ikuspegia, trataera bateratua,...) eratortzen dira.

Mintegiko saioan ere Hizkuntza Proiektua egiteko behin betiko Gida plazaratu genuen, baita honek dituen atalak komentatu nahiz xehetasun batzuk egin genituen ere.

Atal garrantzitsu bat ikastetxeen ekarpenena da; egun honetan zenbait ikastexek beraien Hizkuntza Proiektuen kronograma -eta aurkibideak- nahiz sarreretaz ekoiztutakoaz elkarrizketatu ahal izan genuen. Beste kasu batzuetan atal horiek baino gehiago aurkeztu zituzten.

Diagnostiko fasea (gehienbat hizkuntzen ikas-irakaskuntzari buruzko datuak) datorren aztergaia izango dugu hurrengo saiorako.

Hasierako "eleaniztasun" gaiari helduta, Gidan ere modu xume batean "eleaniztasunaz" hitz egiten da. Hona hemen hau tratatzeko Gidatik ateratako tresna bat.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina