2015(e)ko apirilaren 1(a)

"Ez dira aspaldiko kontuak" antzezlana

Donostiako XIII. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan (17-24-apirila) obra bat antzeztu egingo dute: "Ez dira aspaldiko kontuak".



Gerraosteko Euskal Herriari buruzko antzerki -lan hau Goierriko eta, bereziki, Segurako herritarren ekimen kolektibo baten emaitza da. Herri eta eskualde osoak bat egiten dute eszenatokian, ikastolak sortu ziren garai zail haietan hezkuntza eta eguneroko bizitza nolakoak ziren belaunaldi berriei erakutsi eta hura bizi izan zutenei gogoratzeko helburuarekin.
Gidoia eta zuzendaritza Gipuzkoako lehen andereƱotakoa izan zen Lourdes Imazek egin ditu.
Informazio gehiago "Ez dira aspaldiko kontuak" lotura honetan aurki dezakezu.
Tarte atsegina eta interesgarria izateko aukera ederra egongo da dudarik gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina