2015(e)ko apirilaren 24(a)

Antigua-Luberri Zig gelako ikasleak: "Uretara jauzi, gozatu, uretan ikasi"

ANTIGUA-LUBERRI BHIan  ZIG gelan , badira 6 urte ikasleekin ur iharduerak lantzen dituztela, ikasleak, mailaren arabera 2 taldetan banatuz. IZASKUN BOTO, ZIG GELAKO IRAKASLEA da  programa honen arduraduna, GORPUTZ HEZKUNTZA eta  PEDAGOGIA TERAPEUTIKOan LIZENTZIADUNA..

  BIDEOaren egileak
EUGENI ALZIBAR eta ESTEBAN GARCIA, ZIG gelako ikasleak

 Hau da, Izaskun Botok programaz emandako argibidea:

Donostiako  Udal Patronatoak, Benta Berriko igerilekuaren erabilpena baimena eskatu ondoren, igerilekuko kale bat gordetzen digu, bertan dagoen ur materiala erabiltzeko aukerarekin.

Orokorrean, igeriketako programa honekin gure ikasleen urarekiko harremana eta gozamena ditu helburu. Baina argi dago hau baino askoz zabalagoak dela:

  • Ikaslearen igeriketako maila aztertu ondoren, banakako helburuak markatzen dira (ahoz gorako eta beherako flotazioak, arnasketak, besoko eta hankako propultsioak, inmertsioa, jauziketak,...), zenbaitetan material gehigarriak erabiliz.
  • Behin, norberaren igeri egiteko modua lortuta, sendotu eta iraupena jorratu.
  • Guzti hau, jolasen bidez eta tarteka banakako teknika sartuz.

Helburu nagusiak, urari beldurra galdu eta ahal den neurrian, urritasunik ez duten pertsonek bezala, urarekiko harreman ona izan eta disfrutatzea dira.

Honekin batera, norberaren autonomia lantzen da, aldagelan batez ere. Zer esanik ez  elkarrekiko harremanak eta baita leku publiko batean egoten jakitea ere.

Aurten, guztira 16 ikasle ari dira, aipatu dudan bezala bi taldetan banatuta (asteazkenetan eta ostiraletan, 2 ordu jarraian). Baina iaztik hona, garun paralisidun ikasle bat  dagoenez  ordu bat berari  bakarrik eskaintzen zaio (asteartetan igerileku epelean). Ikasle honek beste ordu bat ere igerilekuan ematen du. Asteazkenako saioan bigarren irakasle batekin sartzen da, aurreko egunean programa honen arduradunarekin landu duena jorratzeko eta nola ez beste ikasleekin egon ahal izateko. Ikasle honek eman duen aurrerapena oso nabarbena izan dela esaten ausartzen naiz. Hala ere, igeriketako programa honek ez du amaierarik, ikasle hauekin beti baitago aurrera egiterik, askotan beste kirolik egiten ez dutela eta euren mugikortasuna murrizten doala kontuan izanik.

PROGRAMA ABERATSA  ZALANTZARIK GABE!!!

ARGIBIDE GEHIAGORAko

iboto@irakasle.net

http://antigualuberrizig.blogspot.com.es/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina